Iker Karrera hondarribiarra oso gaztea zela hasi zen hip-hop eta jazz estiloak dantzatzen ikasten. Hemezortzi urte bete zituenean, Madrilera joan zen, eta beste hainbat tokitara ere bidaia egin zuen formakuntzarekin jarraitzeko. Hala, ballet klasikoa eta dantza garaikidea ere ikasi zituen.
Parisen ez ezik, Londresen, eta Los Angelesen ere lan egin du.
Gaur egun, Danza 180º proiektua zuzentzen du, 'Fama ¡a bailar! saioko irakasleetako bat izateaz gain.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa