Dantzan

Dantzan

Dantzan

Gaztea Dantzan

Epaimahaiak 'Daddy Lessons' lana saritu du, Gaztean Dantzan lehiaketan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bigarren sailkatua "On My Own" dantzaldia izan da, eta bideo onena saritzen du "Goazen" saria "WTF Missy Elliot" koreografiak lortu du. Zorionak, guztioi!

3:29

Hiru sari eder banatu ditu Gaztea Dantzan lehiaketaren epaimahaiak. Lan nekeza izan dutela aitortu dute epaimahaikideek, sekulako maila daukaten taldeak lehiatu baitira hirugarren edizio honetan.

Izerdi asko bota ostean, aitzitik, lortu dute hiru irabazleak saritzea, eta hauxe da, hain zuzen, epaimahaiak erabaki duena:

Lehenengo saria, alegia, 1.000 eurokoa, Bilboko "Daddy Lessons" koreografiarentzat izan da.

Hasiera batean iragarri genuenez, bikote edo bakarlari onena ere saritu nahi izan dugu, eta Bizkaiko hiriburuan geratu da bigarren sari hau ere: "On My Own" dantzaldiak eskuratu du. Bilbotarra bada ere, New Yorken grabatu du bideoa.

Hirugarrenari dagokionez, azpimarratzekoa bideo onena saritu nahi izan duela "Goazen" sariak, eta "WTF Missy Elliot" izan da aurtengo lanik biribilena.
Esan gabe doa kalitatezko bideo landuak jaso ditugula hirugarren edizioan. Dirudienez, urtetik urtera bideo eta koreografia landuagoak egiten dituzte lehiakideek. Hori horrela, oraingo honetan saririk ez eskuratu izanak, ez du esan nahi hurrengo urtean jasoko ez dutenik.

Horrenbestez, zorionak irabazleei, eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, eta podiumaren atarian geratu zaretenok ez etsi, saria geroz eta hurbilago duzue eta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea