Oinarriak

Dj Lehiaketa

  1. Hautaketa prozesua

    Epaimahaiak, jasoko diren saio guztiak entzun ondoren, aukeraketa egingo du. Aukeratutako saioak Gaztea atarian jarriko ditugu eta gustukoenari botoa eman ahal izango zaio. SAIO BOZKATUENA finalera pasatuko da.

    • Bestalde, epaimahaiak beste HIRU SAIO hautatuko ditu finalera igarotzeko.
    • Finalera pasako diren LAU HAUTATUEK ekainaren 22an Donostiako Dabadaban arituko dira zuzenean. Emanaldi horretan epaimahaikideak egongo dira eta, zuzeneko horretan oinarrituta, Gaztearen DJ Lehiaketako irabazlea zein den erabakiko dute
  2. Sariak

    • Epaimahaiaren saria: 1.000 euro dirutan* eta 500 euro materialean
    • Entzuleen saria: 500 euro dirutan* 500 euro materialean
    • *Oharra: Dirusariei lehiaketetan ohikoak diren zergak aplikatuko zaizkie.

  3. Dj bakoitzak saio bakarra bidali beharko du. Horretarako, jarritako formularioa bete zuen datuekin (izen-abizenak, herria, helbide elektronikoa eta telefonoa) eta audio formatuan sartu saioa. Gu, behin saioak jasota, zuekin jarriko gara harremanetan. Saioa igotzean arazoren bat baduzue, zalantzaren bat edo zuekin harremanetan jartzen ez bagara, bidali mezua gazteaweb@eitb.eus helbide elektronikora, mesedez.
  4. 20 minutu inguruko musika grabazio bat eskatuko da, non dj-ak musika aukeraketa, nahasketa, eta bestelako dohaiak erakutsi beharko dituen. Musika estiloan ez da inolako mugarik izango(House, Techno, Deep, Minimal, EDM, komertziala… Denak balio du, baita nahasten ez dutenenak ere. Hauek egiten duten musika aukeragatik baloratuak izango dira.
  5. Hauxe izango da Gaztearen DJ . Lehiaketaren egutegia:
    • Maiatzaren 2tik maiatzaren 30era: Saioak igotzeko epea
    • Ekainaren 7tik ekainaren 14ra: Finalerako bozketa.( Saioak)
    • Ekainaren 22an: Finalisten emanaldia. DJ bozkatuenak eta epaimahaiak hautatutako beste hiru arituko dira Donostiako Dabadaban , eta zuzeneko emanaldi horretan oinarrituta erabakiko dute epaimahaikideek nor izango den dj lehiaketaren irabazlea
  6. Epaimahaiak hala baderitzo, bi sarietakoren bat hutsik gera daiteke.
  7. Gaztearen DJ Lehiaketan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. EITBk eskubidea edukiko du jasoko dituensaioak Interneten eskegitzeko eta irratian eta telebistan emititzeko.
  8. Gazteak behar bezala jakinaraziko du oinarri hauei dagokien aldaketa oro.

Datu pertsonalen tratamentua

  • Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, ordezkariak eta parte-hartzaileek badakite eta onartu egiten dute lehiaketa honetan parte hartzeko ematen dituzten datu pertsonalak EITBren fitxategi batean gordeta geratuko direla, oinarri hauetan jasota dagoen moduan kudeatzeko.
  • Oinarrietan zehazten da lehiaketan parte hartzeko zer datu pertsonal behar diren. Datu horiek eman nahi ez izateak lehiaketan parte hartu ezin izatea ekarriko du.
  • Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskatzen diren datu guztiak eman beharko ditu eta guraso edo tutorearen baimena izan beharko du. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
  • Parte-hartzaileak antolatzaileen fitxategian sartu dituen datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, gutun baten bidez. Gutunazalean “ Bideoklip lehiaketa GAZTEA “erreferentzia jarri eta, Nortasun Agiri Nazionalaren edo identifikatzeko balio duen beste agiri ofizialen baten kopia batekin batera, EITBko Gardentasun Zuzendaritzara bidali, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilboko helbidera.
  • Gazteak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.
  • Gazteak oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du eta hala eginez gero, behar bezala jakinarazi beharko ditu.

Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua

  • Lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.

Irratia zuzenean

kutxabank korner Gazte Espazioa kutxabank korner

Babeslea

  • Drunkat

    Drunkat

    Musika tresnak, DJ ekipamendua, soinu profesionala.

Babeslea

  • Dabadaba

    Dabadaba

    Finala Ekainaren 22an egingo dugu Donostiako Dabadaban