DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

II. Edizioa

Zabalik da Gaztearen Dj Lehiaketan parte hartzeko epea

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

Ekainaren 8ra arte egongo da irekita saioak bidaltzeko epea. Guztira 2.500 euro banatuko ditugu bigarren edizio honetan. Parte Hartu!

Konturatu orduko, iritsi da berriro Dj Lehiaketaren bigarren edizioa. Dantzalekuak eta aretoak girotzea eta musika jartzea gustuko baduzu, hau da zure txokoa, lehiaketa hau disko-jartzaileei zuzenduta baitago. Parte hartzaile bakoitzak 20 minutuko saio bat baino ezin du bidali. Saioen musika estiloa edozein izan daiteke eta nahastu gabekoak ere onartuko dira.

Epeak

Esan bezala, bidal ditzazkezue zuen lanak jada. Hala ere, egon lasai eta behar bezala prestatu saioak, ekainaren 8ra arte baitago zabalik zuen proiektuak bidaltzeko epea.

Bidalitako saio guztien artean epaimahaiak aukeraketa bat egingo du eta hautatuak bozketa-fasera igaroko dira. Fase horrek ekainaren 15etik 21era iraungo du eta tarte horretan erabiltzaileek bozkatzeko aukera izango dute.

Guztira, bost Dj iritsiko dira final handira. Bozketa-fasean boto gehien dituzten bi saioak zuzenean pasako dira finalera. Gainera, sailkapenaren gailurrean geratzen denak Entzuleen Saria irabaziko du. Gainontzeko hiru finalistak epaimahaiak aukeratuko ditu.

Finala ekainaren 30ean egingo dugu Donostiako Dabadaban.

Sariak

Esan bezala, 2.500 euro banatuko ditugu irabazleen artean. 1000 euro eta 500 euro materialean jasoko ditu epaimahaiaren saria lortzen duen irabazleak.

Entzulearen Saria ere emango dugu (500 euro + 500 euro materialean). Gaztearen webgunean botoa ematen dutenek aukeratuko dute, hain justu, irabazlea, baita ekainaren 30eko final handian lehiatuko den bigarren disko-jartzaile bat ere.

 

t ere.