DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

Lehenengo fasea, bukatuta

Berrogeitik gora saio jaso ditugu DJ Lehiaketaren hirugarren edizioan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Epaimahaikideek astebete dute orain bozketa fasera igaroko diren disko-jartzaileen lanak aukeratzeko. Ekainaren 7tik 14ra egingo dugu bozketa.

DJ Lehiaketaren hirugarren edizioaren lehen fasea bukaerara iritsi da. Gauerdian amaitu da, hain zuzen, saioak bidaltzeko epea, eta guztira ia 50 lan jaso ditu, zein baino zein landuagoa. Epaimahaikideek lan nekeza dute, beraz, hurrengo egunetan. Izan ere, astebete izango dute bozketa fasera igaroko diren disko-jartzaileen saioak hautatzeko.

Epeak

Bozketa ekainaren 7an hasiko da. Hala, hilaren 14ra arte, zuen botoek erabakiko dute Entzuleen Saria norentzat izango den, baita finalean zein artista lehiatuko den ere.

Dakizuenez, lau finalista egongo dira finalean. Bozketa fasean sailkapeneko lehen postuan geratu den disko-jartzailea zuzenean sailkatuko da, eta beste hirurak epaimahaikideek aukeratuko dituzte. Donostiako Dabadaban egingo dugu finala, ekainaren 22an.

Sariak

Epaimahaiaren Sariak 1.000 euro emango ditu dirutan eta 500 euro materialean, eta Entzuleen Saria eskuratzen duenak 500 euro eramango ditu dirutan eta beste hainbeste jasoko du materialean.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi eta zorte on!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea