DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

Ekainaren 7tik-14ra

Hamabi saio lehian, Gaztearen Dj Lehiaketaren bozketa fasean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gaurtik hasi eta ekainaren 14ra arte eman ahal izango dute botoa Gazteako entzule eta irakurleek. Bozketa fasean sailkapeneko lehen postuan geratu den disko-jartzailea zuzenean sailkatuko da finalera.

Iragan astean bukatu zen Gaztearen Dj Lehiaketara saioak aurkezteko epea, eta epaimahaikideek gaur bertan jakinarazi dituzte bozketa fasean lehiatuko diren hamabi sailkatuen izenak.

Dakizuenez, berrogeitik gora lan jaso ditugu hirugarren edizio honetan. Hortaz, lan nekeza izan du epaimahaiak aukeraketa egiten, zein baino zein saio landuagoak baitziren guztiak.

Zailtasunak zailtasun, aukeratu dituzte hamabi sailkatuak, eta dagoeneko zabalik da botoa emateko epea. Hain zuzen ere, ekainaren 14ra arte bozkatu ahal izango dute Gazteako entzule eta irakurleek. Horretarako, Future Tragedy, Jon Jones, Sac Barrios, DPedro, Dj Ixmael, Easyer, Esseker, Dj Miniann, Dj Canyn, Yosu Goikolea, Egoitz Polas eta Skinny Curtis disko-jartzaileen artean aukeratu beharko dute.

Finala

Lau finalista egongo dira finalean. Bozketa fasean sailkapeneko lehen postuan geratu den disko-jartzailea zuzenean sailkatuko da, eta beste hirurak epaimahaikideek aukeratuko dituzte. Donostiako Dabadaban egingo dugu finala, ekainaren 22an.

Sariak

Epaimahaiaren Sariak 1.000 euro emango ditu dirutan eta 500 euro materialean, eta Entzuleen Saria eskuratzen duenak 500 euro eramango ditu dirutan eta beste hainbeste jasoko du materialean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea