DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

Donostiako Dabadaban

Gaur erabakiko da Gazteako DJ Lehiaketaren aurtengo irabazlea

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ostiral honetan egingo dugu finala Donostiako Dabadaba aretoan. Easyer, Skinny Curtis, Sac Barrios eta Egoitz Polas lehiatuko dira bertan. Sarrera doakoa izango da.

Iragan astean ezagutu genituen Gazteako DJ Lehiaketaren finalean lehiatuko diren lau disko-jartzaileen izenak: Easyer, Skinny Curtis, Sac Barrios eta Egoitz Polas.

Dakizuenez, gaur (ekainak 22) egingo dugu finala Donostiako Dabadaba aretoan, eta lau lehiakideen saioek ez ezik, musikari ezagunen emanaldiek ere izango dute lekua bertan. Hain zuzen, Yall, Hamika Flissi eta A. Gaultier gonbidatuko ditugu edizio honetara, ekitaldia girotze aldera, batik bat.

Sarrera doakoa izango da.

Sariak

Epaimahaiaren Sariak 1.000 euro eman ditu eskudirutan eta 500 euro materialean, eta Entzuleen Saria irabazi duenak 500 euro eraman ditu eskudirutan eta beste hainbeste materialean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea