DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

Final handia, Donostian

Easyer, irabazle, Gaztearen 3. DJ Lehiaketaren final handian

A.I. | EITB.EUS

Entzuleen saria Egoitz Polas lezoarrak eraman du aurten.

4:23

Easyer disko-jartzaileak eskuratu du aurtengo Epaimahaiaren saria Gaztearen 3. DJ Lehiaketaren final handian. Asier Bilbao du izena irabazleak eta bilbotarra da. 1.000 euro eskudirutan eta 500 euro materialean xahutzeko poltsikoratu ditu Easyerrek.

Iragan astean ezagutu genituen Gazteako DJ Lehiaketaren finalean lehiatu diren lau disko-jartzaileen izenak: Easyer, Skinny Curtis, Sac Barrios eta Egoitz Polas.

Finala Donostiako Dabadaba aretoan ospatu da, ekainaren 22an, 'Gaztea Box' saioko Ibon Fernandezen gidaritzapean. Lau lehiakideen saioek ez ezik, musikari ezagunen emanaldiek ere izan dute lekua han. Hain zuzen, Yall, Hamika Flissi eta A. Gaultier (iazko garailea) gonbidatu zituen Gazteak edizio honetara, ekitaldia girotze aldera, batik bat.

Entzuleen Saria

Egoitz Polas disko-jartzaileak jaso du aurten entzuleen babesik handiena, 212 boto lortu baititu. DJ Cannyn geratu da bigarren, 168 botorekin, eta DJ MiniAnn izan da hirugarren, 84 botorekin.

Sariak

Epaimahaiaren Sariak 1.000 euro eraman ditu eskudirutan eta 500 euro materialean, eta Entzuleen Saria irabazi duenak 500 euro lortu ditu eskudirutan eta beste hainbeste materialean.