gadgetak

Telefonoak

Amaitu dira Nexus telefonoak?

Xabi Unanue

Sarean zabaldu denaren arabera, Googlek ez ditu Nexus telefono gehiago aterako 2015etik aurrera. Estrategia berri bat izango omen du eta ez omen du telefono berririk kaleratzea aurreikusten.

Googlek ez ditu Nexus telefono gehiago aterako 2015etik aurrera. Horren ordez, Google Play Edition duten sakelakoen alde egingo du. Beste konpainiek kaleratzen dituzten telefonoak Android sistema eragile garbiarekin aterako ditu.

Googlek Android berria kaleratzen duen bakoitzean, konpainia bakoitzak bere gailuetara egokitzen du, eta bere ezarpen propioak gehitzen dizkio. Telefonia zerbitzua eskaintzen duten konpainiek ere, eskua sartzen dute sistema eragilean. Hori horrela izanda, erabiltzaileak Android eraldatuta jasotzen du, eta inoiz ez bertsiorik modernoena.

Google Play Edition horri esker, Googlek zuzenean erabiltzaileari eskainiko dio Android sistema eragilea, Nexusetan egiten duten bezalaxe. Horrela, hardwarea finantzatzea aurreztuko luke Google handiak, baina bere sistema eragilean izan dezakegun esperientzia guztiz galdu gabe.

Albiste hau txarra izan liteke erabiltzaileentzat, telefono ahaltsuak prezio onean eskuratzeko aukera galduko duelako, Google Play Edition aukera dutenak ez baitira Nexusak baina merkeagoak.

Baina 2015a iritsi bitartean telefono hauek eskuratzeko aukera izango dugu, prezio onean eta kolore ezberdinetan; beraz, ez galdu aukera, eta eman begirada bat.