gadgetak

Informatika

Badator Gipuzkoa Encounterraren 8.en edizioa

Xabi Unanue

Minutu eta erdi baina gutxiago behar izan ziren 600 parte hartzaileen izenak jasotzeko eta era berean sarrera guztiak agortzeko.

  • Gipuzkoa Encounter

    Gipuzkoa Encounter

3 egun interneti lotuak. 3 egun Tolosako Usabal kiroldegia kable, pantaila eta ordenagailuak protagonista bezala hartuta.  Apirilaren 4tik 6ra luzatuko da 8. edizio hau eta arte digitala, software eta bide-joko lehiaketak  hitzaldiak eta tailerrak izango ditu ardatz.

Hala ere aurtengo gai nagusienen artean 3D inprimagailuak topatuko ditugu, azken hilabeteetan zeresan asko eman duten aparailuak. Gustu eta zaletasun ezberdinenak esetzeko programa prestatu dute antolatzaileek.

Horrelako bilkuretan interneterako abiadura aipatzen da beti, eta kasu honetan ere azpimarratzeko modukoa da: Giga bateko sarbidea izango dute parte hartzaileek, etxeetan izaten ohi duguna errez gainditzen duen abiadura.

600 lagunek izango dute esertzeko aukera Usabal kiroldegian jarritako "Party line"an:  Gipuzkoarrak izango dira nagusi bertan, arranoa hau, orain arte bizkaitarrak izaten zirelako gehienak Tolosako bilkuran.