gadgetak

Teknologia

Windows XPren berrikuntza guztiak jaso 2019ra arte

Xabi Unanue

Apirilean zabaldutakoaren arabera, Microsoftek ez du Windowsen bertsio zaharra berrituko, baina kutxazain automatikoetarako bertsioa hobetzen jarraituko du.

Merkatuan oso hedatuta dago Windows XP sistema eragilea, batez ere kutxazainetako ordenagailuetan. Hori dela eta, bankuen presioei kasu eginez, Microsoft POSReady 2009 bertsioa prestatzen ari da.

Guk gure etxeko bertsioari aldaketa txiki bat egin ahal diogu, Microsoftek kutxazainetarako bertsioa dela pentsa dezan eta eguneratzeak automatikoki jaits ditzan. Testu sinple bat eranstea da egin beharreko lan bakarra.

Testu dokumentu bat sortu behar da eta honako hitz hauek jarri behar dira bertan:

[HKEY_LOCAL_MACHINE\SYSTEM\WPA\PosReady]
“Installed”=dword:00000001

Ondoren, gorde fitxategia. Baina TXT bezala gorde ordez, jarri REG luzapena.

Azkenik, klik bikoitza egin eta fitxategia instalatu egingo da.

Eta listo, 2019ra arte berrikuntza eta eguneratze guztiak automatikoki eskuratu ahal izango dituzu, zure ordenagailu zaharra berria balitz bezala uzteko.