gadgetak

Durangoko Azoka

Kabi@k, kulturgileentzako baliagarri izan daitezken egitasmoen plaza

L.Z. | eitb.eus

Durangoko Azokan enpresa zein sortzaile berrien proiektu digitalek leku garrantzitsua beteko dute.

Kabi@k, Durangoko Azokako digitalaren plazak, egitarau zabala prestatu du abenduaren 5etik 8ra arte; besteak beste, herri liburutegi digitalaren proiektua aurkeztuko du BakalHau kolektiboak.

Abenduaren 8ko egitaraua, berriz, Ziurtagiriaren Elkarteak antolatu du, eta egun horretan, 11:00etatik aurrera, teknologiarekin eta ikerketarekin harremana duten euskal enpresek euren proiektuak aurkeztuko dituzte.

Hain zuzen, egun bakoitza arlo ezberdin bati lotuta egongo da. Adibidez, abenduaren 5ean ikasleen eta hezkuntzaren eguna izango da. Abenduaren 6a, berriz, sortzaileei zuzendutako eguna, eta 7a, garapenaren eguna. Bukatzeko, hilaren 8rako enpresei begira antolatu dute egitaraua.

Horrekin lotuta, Kabi@n parte hartzeko aukera zabaldu dute. Hala, kulturgileentzako baliagarri izan daitezken egitasmoak jasoko dituzte. Horretarako, galdetegi hau bete beharko dute parte hartu nahi dutenek.

Antolatzaileen helburua proiektu berriei lekua egitea da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea