gadgetak

Irailetik aurrera

Twitterrek 140 karaktereetatik kanpo utziko ditu aipuak eta argazkiak

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Irailaren 19tik aurrera, GIF animatuak eta inkestak ere ez dira 140 karaktereen barruan sartuko.

Maiatzean iragarri zuten, eta irailaren 19tik aurrera egongo da indarrean. Twitterreko mezuek 140 karaktereko muga izaten jarraituko dute, baina multimedia edukiak ez dira txioetan kontuan izango. Horrela, argazkiek, bideoek, GIF animatuek eta inkestek ez dute karaktererik kontsumituko.

Gainera, erantzuteko orduan, erabiltzaileen izenak ere 140 karaktereetatik kanpo geratuko dira, txioaren hasieran azaltzen badira. Elkarrizketak samurragoak izateko egin dute aldaketa.

Iaz ere, egin zuten berrikuntzaren bat edo beste; adibidez, "txioa aipatu" aukera gehitu zuten.