gadgetak

Berrikuntza teknologikoak

WhatsAppek lagunak aipatzeko aukera gehitu du, Twitterrek bezala

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Aipamenak notifikazio gisa jasotzen dituzte taldeko partaide guztiek, baita txata isilean dutenek ere.

"Tick" urdina guztiz eraginkorra ez dela deritzote WhatsAppeko sortzaileek. Horregatik, taldeko solasaldietan aipuak aktibatzeko aukera dute orain erabiltzaileek. Helburua da berehalako erantzunak jasotzea.

iOS zein Android sistema eragileetan erabil daiteke jada aipuen sistema, eta ez da beharrezkoa WhatsAppen azken bertsioa jaistea.

Erabilerari dagokionez, Twitterren eta Facebooken oso antzekoa da: alegia, @ jarrita, nahi ditugun pertsona guztiak aipa ditzakegu taldeetako elkarrizketetan.

Taldekide bakoitzak agendan bertan gordeta daukan izenarekin ikusiko du aipamena, dela "Ibon" dela "kuadrilako zoroa".

Aipamenak notifikazio gisa jasotzen dituzte taldeko partaide guztiek, baita txata isilean dutenek ere.