gadgetak

Berritasunak

Elkarrizketak blokeatzeko aukera emango du Whatsappek, kode ezkutu bat erabilta

Horrekin, elkarrizketa konprometituetara sarbidea mugatzea lortuko du erabiltzaileak. Gainera, "dark mode" diseinua estreinatuko du aipatu aplikazioak aste batzuk barru.

Astero berritasunak dakartza Whatsapp aplikazioak, eta badirudi aurki zenbait aldaketaren lekuko izango direla berehalako mezularitza zerbitzu horretako erabiltzaileak.

Izan ere, "dark mode" diseinua estreinatuko du Whatsappek hureengo asteetan. Ohiko kolore zuri eta berdearekin nekatuta daudenek, "alde ilunago batera" igarotzeko aukera izango dute. Telegramek eta Twitterrek dagoeneko badute diseinu hori. Helburua da, batik bat, begietako osasuna zaintzea.

Horrez gain, aplikazioa blokeatzeko aukera ere egongo da, PIN kode bat erabilita. Hala, hatz-marka erabilita, elkarrizketa konprometituetara sarbidea mugatzeko aukera izango du erabiltzaileak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea