gadgetak

Berritasunak

Argazkietan begiak itxita dituzten pertsonei automatikoki zabalduko dizkie Facebookek

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Exemplar GANs izeneko sistema horrek Generative Adversariak Network teknologia erabiltzen du, aurpegiak ezagutzeko eta errealitatea hobetzen duten irudiak sortzeko gai delako.

Facebook Researchek sistema berri bat garatu du, aipatu sare sozialeko argazkiak aztertu eta begiak itxita dituzten pertsonei automatikoki zabaltzeko, gainerako erabiltzaileak konturatu gabe.

Exemplar GANs izeneko sistema horrek Generative Adversarial Network teknologia erabiltzen du, aurpegiak ezagutzeko eta errealitatea hobetzen duten irudiak sortzeko gai delako.

Kasu honetan, begiei erreperatzen die; besteak beste, berorien formari edota beste zenbait ezaugarriri, betiere, itxita dauden begiak zabaltzeko asmoarekin.

Teknologia berri horrekin egindako frogetan, jendea ez da gai argazki originalak eta moldatutako irudiak ezberdintzeko, ikerketaren egileek ziurtatu dutenez. Dena dela, oraindik akatsen batzuk ditu sistema horrek, nahiz eta Facebookek ziurtatu duen etorkizunean ez dela horrelakorik gertatuko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea