Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Abestia

Kantu onena: "Hegan", "Aukera Berriak", "Ezpainetan Odola" eta "Libre"

Gaztea

Azaroaren 3an abiatuko da botoa emateko epea, webgunean. Irabazlearen izena azaroaren 26ko sari banaketan jakingo dugu.

  • Gaztea Sariak 2020: Kantu onena

    Gaztea Sariak 2020: Kantu onena

Badakigu zein lau abestik hartuko duten parte "Kantu onena"ren Gaztea Saria irabazteko lehian! Zetaken "Hegan", ETSren "Aukera Berriak", "Ezpainetan Odola" (Skakeitan) eta Izaroren "Libre".

1. "Hegan" (Zetak)

Historia berezia dago Zetaken "Hegan" abestiaren atzean, eta zerikusi zuzena du Gaztearekin. Izan ere, gure 30. urteurrena dela eta, Zetakekoek eskainitako oparia da. 90eko hamarkadan jaio zen Gaztea eta orduan jaiotakoak dira, halaber, Pello Reparazek sortutako "Hegan" abestiko protagonistak. Are gehiago, 1990eko udaberrian jaio ziren bai Gaztea eta baita Pello ere.

2. "Aukera Berriak" (ETS)

2019. urte amaieran iritsi zen ETSren "Aukera Berriak", taldearen disko berriaren izen bereko kantua. Durangoko Azokan aurkeztu zuten proiektu berria, eta horixe izan zen Iñigo Etxezarretak gidatutako banda arabarraren bosgarren diskoko estreinako proposamena.

3. "Ezpainetan Odola" (Skakeitan)

"Ezpainetan Odola" abestiarekin hasi zen Skakeitan taldearen Nola Galdu Denbora diskoaren ibilbidea. Donostiarren laugarren diskoko aurrerapen singlearen bideoklipa da honakoa:

4. "Libre" (Izaro)

Askatasun feministaren aldarrikapena islatu du Izaro Andresek "Libre" abestian. Limones en Invierno diskoko ezinbesteko pieza bilakatu da, emakumeak gaur egungo gizartean duen indarra goraipatzeko. Letra zuzen eta indartsuz jantzita, emaitza arrakastatsua izan du.