Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Ekimen / Fenomenoa

Urteko ekimen/fenomenoa: BTXen 'Ikusi Arte' bira, Zaporeak, El Hoyo eta Egunean Behin

Gaztea

Azaroaren 3an abiatuko da botoa emateko epea, webgunean. Irabazlearen izena azaroaren 26ko sari banaketan jakingo dugu.

  • Gaztea Sariak 2020: Urteko ekimen/fenomenoa

    Gaztea Sariak 2020: Urteko ekimen/fenomenoa

Urteko fenomeno edo ekimena ere goraipatuko dugu aurten Gaztea Sarietan. Ez ahaztu! Azaroaren 3an hasiko da bozkatzeko epea; beraz, aukeratu gehien gustatzen zaizuena.

1. Berri Txarrak "Ikusi Arte" biraren amaiera kontzertuak

Berri Txarrak taldearen agurra 25 urtetan utzitako arrasto sakonaren isla izan da. Euskal Herriko musikaren historiaren ikur bilakatu dira nafarrak, eta hainbat kontzertu berezi eskaini zituzten 2019an, hirukotearen ibilbideak behar zuen agurra egiteko. Inork ez du ahaztuko 2019ko uztailaren 14ean Kobetamendik ospatutako jai handia. Gorkak, Davidek eta Galderrek lagun ugari gonbidatu zituzten oholtza gainera: El Drogas, Iseo, Jurgi Ekiza (Willis Drummond) eta Aiora Renteria (Zea Mays), besteak beste. Gogoangarriak izan ziren, halaber, 2019ko azaroan Iruñeko Nafarroa Arenan emandako azken bi zuzenekoak.

2. Zaporeak

Grezian errefuxiatuta bizi diren pertsonei laguntzeko asmoz sortu zen Zaporeak gobernuz kanpoko erakundea. Moriako errefuxiatu-esparruan ari dira lanean gaur egun,  Lesbos uhartean. Egunean 2.000 janari-errazio osasuntsu eskaintzea da boluntarioen helburua eta horretan dihardute.

3. 'El Hoyo' filma

Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarrak zuzendutako pelikula da El Hoyo. Aberastasunaren banaketa bidegabearen inguruko hausnarketa proposatu du Gaztelu-Urrutiak Sitgeseko Zinemaldiko lehen saria irabazi duen proiektuan. Solairutan antolatutako eraikuntza bertikal batean kokatuta dago istorioa. Bi pertsona bizi dira solairu bakoitzean, eta goitik behera doan plataforma batean jasotzen dute janaria. Zorion Eguileor eta Ivan Massagué aktoreak dira protagonista nagusiak.

Zorion Eguileor, El Hoyo pelikulan.

4. Egunean Behin aplikazioa

Milaka jarraitzaile ditu gaur egun Egunean Behin euskarazko aplikazioak. Dinamika erraza bezain erakargarria da: euskaraz eta Euskal Herriari buruz egindako galderak ondo erantzutea da helburua, baina izenak berak dioen moduan, egunean behin bakarrik hratu daiteke parte. Taldeak ere sor daitezkeenez, familiarekin eta lagunekin lehiatzeko aukera ematen du. Urteko fenonenoetako bat bilakatu delako izendatu dugu kategoria honetan.