Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Konfinamenduko onena

Konfinamenduan sortutako onena: Zetak, ETS, Izaro eta Eñaut Elorrieta

Gaztea

Zetaken "Zeinen Ederra Izango Den", ETSren "Zurekin Batera", Izaroren "Tiempo Ausente" eta Eñaut Elorrietaren "Harbide Zilar Bat" proposamenak izendatu ditugu atal honetan.

  • Gaztea Sariak 2020: Konfinamenduan sortutako kantu eta bideo onena

    Gaztea Sariak 2020: Konfinamenduan sortutako kantu eta bideo onena

Konfinamendua sorkuntzarako erabili dute euskal talde eta bakarlari askok, eta uzta oparoa utzi dute azken hilabeteotan. Material hori aztertu ostean, kategoria berezia sortu dugu Gaztea Sarietarako. Honako hauek dira "Konfinamenduan sortutako kantu eta bideo onena"ren atalean izendatu ditugun lanak.

1. "Zeinen Ederra Izango Den" (Zetak)

Abestia eta bideoaz gain, "Zeinen Ederra Izango Den" musika-jaialdia sortzeko asmoa proposatu ditu Zetakek etxean egondako hilabeteetan.

Hauxe da utzitako emaitza:

2. "Zurekin Batera" (ETS)

ETSkoek jarraitzaileekin bat eginda sortutako abestia da "Zurekin Batera", izenburuak berak islatzen duen moduan. Instagram bidez konektatuta, Iñigo Etxezarretak proposatutako musikaren letra osatuz joan dira konfinamendu garaian.

3. "Tiempo Ausente" (Izaro)

Limones en Invierno diskoaren aurkezpen-biraren hasieran harrapatu zuen Izaro konfinamenduak. Kontzertuak bertan behera utzita, "Tiempo Ausente" aurkeztu zuen, itxialdiaren emaitza gisa. 

4. "Harbide Zilar Bat" (Eñaut Elorrieta)

Jose Luis Otamendiren hitzak musikatuta, Eñaut Elorrietak isolamenduan sortutako lana da "Harbide Zilar Bat". Zumaiako Sapere Aude Sinfonietta orkestrak eta Bilboko Koral Elkarteak ere hartu du parte.