Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Sari-banaketa

Zetak, Izaro, Skakeitan eta Sua nagusi, Gaztea Sarien galan

Gaztea

Horiez gain, Itziar Ituñok jaso du urteko pertsonaiaren saria, eta Berri Txarrak taldearentzat izan da urteko fenomenoaren garaikurra. Azkenik, Iñigo Muguruza omendu du Gazteak.

2:48
Izaro Gaztea Sarien galan

Momentuko euskal musikarik onenaren festa handia ospatu du Gazteak bart gauean Donostiako Kursaalen, Gaztea Sarien galan. Pello Reparazen Zetak taldeak jaso ditu sari gehien, tartean, urteko talde edo bakarlari onenarena. Horrez gain, nagusi izan dira nafarrak zuzeneko onenaren eta konfinamenduan egindako kantu ("Zeinen Ederra Izango Den") onenaren ataletan.

Izaro Andres, bere aldetik, hainbat aldiz igo da oholtza gainera, kantu onenaren ("Libre") eta bideoklip onenaren ("Invierno a la vista") garaikurrak etxera eraman baitutu.

Ondoren, Skakeitan donostiarren Nola Galdu Denbora diskoa izan da urteko onena, entzuleen botoen arabera. Itziar Ituño aktore basauritarra gaueko protagonistetako bat izan da, urteko pertsonaiari dagokion saria irabazi duelako.

Sua taldeak talde berri onenaren saria eraman du Bizkaia aldera. 

Berri Txarrak taldeak ere tarte berezia izan du sari-banaketan. Batetik, urteko fenomenoaren atalean garaile izan da hirukote nafarra "Ikusi Arte" agur-birari esker; bestetik, esklusiban estreinatu du bira horren inguruko dokumentalaren aurrerapen bat.

Azkenik, Gazteak omenaldi berezia eskaini dio Iñigo Muguruzari, ibilbide osoari aitortza saria, hain zuzen ere. Orain dela urtebete utzi gintuen musikariaren alabek jaso dute garaikurra, Jon Maia bertsolariaren eskutik.