Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Martxoak 30- Apirilak 9

Otxandion hasi eta Iruñean bukatuko da 20. Korrika

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Martxoaren 30ean emango ditu lehen urratsak Bizkaian, eta hamaika eguneko ibilbide luzearen ostean, apirilaren 9an iritsiko da helmugara, Nafarroako hiriburuan.

1:10

2017an Euskal Herri osoa zeharkatuko du berriro euskararen aldeko lasterketa ezagunenak. Hala, antolatzaileek gaur bertan iragarri dutenez, Otxandion hasi eta Iruñean bukatuko da Korrikaren 20. edizioa, AEK-k antolatuta. Hain zuzen ere, 2017ko martxoaren 30ean emango ditu lehenengo urratsak Bizkaiko aipatu udalerrian, eta apirilaren 9an iritsiko da helmugara, Nafarroako hiriburuan. Hantxe irakurriko dute Korrikaren lekukoak hamaika egunez eramango duen mezua.

KORRIKA 2017

Korrikan parte hartzen duten euskaltzaleek "BATZUK" leloari eutsita egingo dute lasterka. Horrekin, hizkuntzen, kulturen eta munduen aniztasuna islatu nahi izan dute antolatzaileek. Aipatzekoa da, halaber, aipamen berezia jasoko dutela 1980an Korrika asmatu zuten pertsonek.

Donostiako San Telmo Museoan egin dute aurkezpen-ekitaldia. Hain zuzen ere, 11:30ean hasi da prentsa-agerraldia, besteak beste, 20. Korrikaren irteera-puntuaren eta helmugaren berri emateko eta lasterketa noiztik noiz arte egingo duten zehazteko. Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaileak eta Asier Amondo lasterketaren arduradunak eman dituzte azalpen guztiak.

KORRIKA 2017

Aurkezpenean, Mugikak adierazi du 19. Korrika bukatu zenetik, euskaraz bizitzeko erabakia are irmoagoa dela. Horren hitzetan, euskararen erabilera normalizatzeko ezinbestekoa da helduen espazioek ere euskaraz funtzionatzea: "Urte hauetan guztietan horretan jardun du AEK-k". Lan hori gorabehera, "euskaltegiei zuzendutako baliabideak urriak dira oraindik", Mugikaren arabera.

Aniztasuna

Esan bezala, "BATZUK" leloa aukeratu dute 20. Korrikarako Hitz-jokoa dago horren atzean, "BAT" eta "ZUK" berbekin osatu baitute.

IMG 3954

Asier Amondok argitu duenez, "Hizkuntza, Kultura, Mundu 'BAT' sendotzeko bidean, 'ZUK' ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz". Horixe da, labur esanda, leloaren mezua.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Korrika