Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Martxoaren 30a - apirilaren 9a

20. Korrikaren ibilbidea, herriz herri

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Martxoaren 30etik apirilaren 9ra Euskal Herri guztia zeharkatuko du 20. Korrikak. Gasteiz izango da Korrikak harrapatuko duen lehen hiriburua; Iruñea, berriz, azkena.

Duela aste batzuk iragarri genuenez, 20. Korrikak Otxandio eta Iruñea lotuko ditu martxoaren 30etik apirilaren 9ra. Aizu egunkariak zabaldutakoaren arabera, guztira 2.535 kilometroko ibilbidea egingo du euskararen aldeko lasterketa ezagunenak, hamaika egunetan.

Hala, "BATZUK" leloari helduta, euskaltzalez jantziko dira Euskal Herriko kaleak udaberriko aurreneko egunetan, pausoz pauso euskara lau haizeetara zabaltze aldera.

LEHENENGO EGUNA:

Esan bezala, martxoaren 30ean emango ditu lehenengo urratsak Otxandion, eta egun berean zapalduko du lehenengo hiriburua: Gasteiz. 19:02 aldera iritsiko dira korrikalariak Arabako hiriburura.

BIGARREN EGUNA:

Martxoaren 31n, berriz, Trebiñu, Lizarra eta Lodosa zeharkatuko ditu.

HIRUGARREN EGUNA:

Hurrengo egunean, Castejon eta Erronkari arteko bidea egingo du, tartean, Tutera, Tafalla eta Irunberri harrapatuta.

LAUGARREN EUNA:

Apirilaren 2an, Ipar Euskal Herrirantz joko du Korrikak, eta beste bi hiriburutan egingo diote harrera; Donibane Garazin (10:55) eta Baionan (17:24), hain zuzen.

BOSGARREN EGUNA:

Astelehenerako utziko dituzte Sara, Senpere, Hazparne, Baigorri, Elizondo eta Doneztebe, besteak beste. Gainera, egun horretantxe helduko da Maulera (09:55).

SEIGARREN EGUNA:

Seigarren egunean, tipi-tapa, kostaldera gerturatuko dira berriro korrikalariak. Goizean, Lekunberri, Lizartza, Tolosa, Hernani, Errenteria eta Irun bisitatuko dituzte. Aitzitik, kresal usainak bustiko du lasterketa arratsalde partean, orduantxe igaroko baitira Hendaiatik, Hondarribitik eta Pasaiatik. Aipatzekoa da, halaber, donostiarrek 18:45ean egingo diotela harrera.

ZAZPIGARREN EGUNA:

Apirilaren 5ean, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu. Goiztiarrenek Azkoitian, Elgoibarren eta Deban egingo dute korrika. Beste batzuek, ostera, Ondarroa, Markina eta Lekeitio aukeratuko dituzte, eta arratsaldea nahiago dutenek Gernika-Lumon, Bermeon eta Mungian egingo ahal izango dute lasterka.

ZORTZIGARREN EGUNA:

Apirilaren 6an, Barakaldo, Santurtzi eta Balmaseda udalerrien txanda izango da. Dena dela, Bilbon bilduko da jende gehien egun horretan. Seigarren hiriburua 16:52an harrapatuko dute korrikalariek.

BEDERATZIGARREN EGUNA:

Bizkaian jarraituko dute egun bat geroago ere: Arratian eta Durangaldean entzungo dira orduan euskararen aldeko aldarriak, eta egunaren bukaeran Ermuko bizilagunek eramango dute Gipuzkoara lekukoa.

HAMARGARREN EGUNA:

Azkenaurreko egunean, Bergaran, Beasainen, Ordizian, Arrasaten eta Altsasun zabalduko da "BATZUK" mezua.

HAMAIKAGARREN EGUNA:

Nafarroan ibiliko da lekukoa azken egunean, Iruñera iritsi arte. Aurreikusitakoaren arabera, 10:18an sartuko da Nafarroako hiriburuan, eta 12:30ean egingo dute amaierako ekitaldia.

KORRIKA IBILBIDEA

KORRIKA, HERRIZ HERRI

Martxoak 30, osteguna
Otxandio: 17:00
Legutio: 17:40
Gasteiz: 19:02
Langraiz Oka: 23:46

Martxoak 31, ostirala
Argantzu: 00:32
Trebiñu: 01:30
Bernedo: 04:32
Kanpezu: 06:06
Lizarra: 09:18
Gares: 11:59
Larraga: 14:52
Lodosa: 18:25
San Adrian: 19:54
Azagra: 21:18
Cadreita: 23:28

Apirilak 1, larunbata
Castejon: 00:20
Cintruenigo: 01:57
Tutera: 03:48
Arguedas: 05:28
Caparroso: 09:11
Erriberri: 11:23
Tafalla: 12:02
Zangoza: 6:54
Irunberri: 18:38
Burgi: 22:44
Erronkari: 23:53

Apirilak 2, igandea
Izaba: 00:37
Otsagabia: 03:11
Garralda: 06:18
Aurizperri: 07:11
Luzaide: 09:37
Donibane Garazi: 10:55
Uztaritze: 15:40
Baiona:17:24
Angelu: 18:25
Miarritze: 19:04
Donibane Lohizune: 21:38
Azkaine: 23:22

Apirilak 3, astelehena
Sara: 00:06
Senpere: 00:56
Itsasu: 02:38
Hazparne: 03:55
Donapaleu: 07:17
Maule: 09:55
Baigorri: 16:35
Erratzu: 18:22
Elizondo: 19:19
Oronoz: 20:15
Doneztebe: 20:54
Zubieta: 21:45
Orokieta: 00:10

Apirilak 4, asteartea
Auza: 00:30
Eltzaburu: 00:44
Jauntsarats: 01:34
Latasa: 02:42
Irurtzun: 03:14
Lekunberri: 05:01
Lizartza: 06:51
Tolosa: 07:47
Andoain: 09:59
Hernani: 11:04
Errenteria: 12:11
Irun: 13:59
Hendaia: 15:01
Hondarribia: 16:06
Pasaia: 17:48
Donostia: 18:45
Lasarte: 22:41
Usurbil: 23:39

Apirilak 5 asteazkena
Orio: 00:42
Zarautz: 01:31
Zumaia: 02:54
Zestoa: 03:51
Azkoitia: 05:40
Elgoibar: 06:22
Deba: 08:35
Mutriku: 09:29
Ondarroa: 10:21
Markina-Xemein: 11:19
Lekeitio: 14:15
Elantxobe: 15:59
Gernika-Lumo: 17:30
Bermeo: 19:39
Bakio: 20:58
Mungia: 22:00

Apirilak 6, osteguna
Gorliz: 00:06
Sopela: 01:06
Areeta (Getxo): 02:08
Leioa: 03:23
Erandio: 03:56
Barakaldo: 04:57
Portugalete: 06:32
Santurtzi: 06:55
Trapagaran: 07:46
Muskiz: 09:38
Sopuerta: 10:38
Zalla: 11:18
Balmaseda: 13:04
Gordexola: 14:56
Sodupe: 15:47
Bilbo: 16:52
Sondika: 21:58
Derio: 22:26
Lezama: 23:10
Larrabetzu: 23:31

Apirilak 7, ostirala
Lemoa: 00:49
Igorre: 01:19
Zeanuri: 02:16
Gopegi: 05:08
Murgia: 05:50
Izarra: 06:42
Urduña: 07:38
Amurrio: 08:52
Orozko: 11:50
Laudio: 12:45
Arrigorriaga:14:17
Basauri: 14:44
Galdakao: 16:03
Zornotza: 16:59
Durango: 18:46
Elorrio: 20:15
Berriz: 21:00
Zaldibar: 21:29
Mallabia: 21:55
Ermua: 22:18
Eibar: 22:43

Apirilak 8, larunbata
Bergara: 00:22
Zumarraga: 02:09
Beasain: 02:58
Ordizia: 03:55
Ikaztegieta: 04:49
Amezketa: 05:47
Zaldibia: 06:44
Ordizia: 07:09
Idiazabal: 08:23
Legazpi: 10:38
Oñati: 11:54
Arrasate: 12:50
Aretxabaleta: 13:37
Leintz Gatzaga: 14:35
Dulantzi: 18:14
Agurain: 19:46
Araia: 21:05
Olatzagutia: 22:33
Altsasu: 22:57

Apirilak 9, igandea
Etxarri Aranatz: 00:16
Uharte Arakil : 01:30
Etxarren: 02:32
Berriobeiti: 04:39
Berriozar: 04:46
Barañain: 05:37
Zizur: 06:03
Noain: 07:01
Mendillorri (Iruñea): 08:18
Atarrabia: 09:19
Burlata: 10:03
Iruñea: 10:18
BUKAERA: 12:30

 

12:30