Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika Kulturala

Bertso Korrika, zeharkaldiari ekitear

eitb.eus

Iruñean, Durangon, Getxon eta Zallan izango dira lehenengo saioak, asteartean, martxoak 7, hasita.

  • Argazkia: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

    Argazkia: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Martxoaren 7an, asteartearekin, abiatuko da Bertso Korrika, Korrika Kulturalak sustatutako bertso saioen segida. Lehen geldialdia Iruñean izango da, 19:30etik aurrera, Katakraken, eta parte hartuko dute Oskar Sanz de Acedok eta Julio Sotok, Ainhoa Aranburu gai-jartzaile dela.

Ordu berean, baina ostegunean, martxoak 9, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango dira Eneko Abasolo "Abarkas", Oihana Bartra, Igor Galartza eta Nerea Ibarzabal, Maite Berriozabalen gidaritzapean.

Hurrengo egunean, Getxon, bertso poteoa egingo dute ostiralean, 20:30ean abiatuta. Gure Etxea Romoko tabernatik hasiko dira kantuan Jone Uria eta Imanol Uria. Halaber, larunbatean, Korrika Kulturalaz gainera Zallako bertso eskolaren 15. urteurrena dela baliatuz, bertso poteoa eta bazkaria prestatu dute hango bertso eskolaren eta euskaltegiaren artean.

"Erradikalak gara"

Etxarri Arantzen estreinatu eta gero, Erradikalak gara Beatriz Egizabal eta Ane Labakaren ikuskizuna martxoaren 9an Gasteizen eta 11n Andoainen ikusi ahalko da.