Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Irailean

21. Korrikaren iragarkian parte hartzeko deia egin du AEK-k

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Adin guztietako jendea behar dute irailean grabatuko duten iragarkirako. Gainera, breakdance dantzariak nahi dituzte. 21. Korrika 2019ko apirilaren 4an hasiko da.

2019ko apirilaren 4an emango ditu lehenengo urratsak Korrikaren 21. edizioak. Horixe iragartzen du, behinik behin, Korrikaren webgunean aspaldidanik jarritako atzerako kontaketak.

Konturatu orduko, beraz, gurean da berriro euskararen aldeko lasterketa entzutetsuena, batetik bestera, bazter guztiak harrapatuta, Euskal Herria hamaika egunetan zeharkatzeko prest.

Hori bideratzeko, nekezak izan ohi dira antolatzaileek aurretiaz egin beharreko antolaketa lanak, besteak beste, iragarkia grabatzekoak. Horregatik, oraingo honetan laguntza eskatu diete euskaltzaleei, iragarkian parte hartzeko deia eginez. Hala, irailaren 11n, 13an eta 17an grabatuko dute bideoa. Horretarako, profil ezberdinak behar dituzte, adin guztietako jendeak hartuko baitu parte. Gainera, breakdance dantzariak ere beharko dituzte.

Interesa duten pertsona guztiek esan@aek.eus webgunera bidali beharko dituzte datuak.

Tipi, tapa, badator Korrika!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskara
  • Korrika