MAKETA 2023 | FINALISTAK
Odolaren Mintzoa Usurbilgo lau gaztek osatzen dugu; Luken Arkarazo (ahotsa eta gitarra), Beñat Txueka (gitarra), Joanes Txueka (baxua eta koroak) eta Jokin Irastorza (bateria).Duela bederatzi urte inguru hasi ginen elkarrekin ensaiatzen, hasiera batean hainbat talderen bertsioak jotzen genituen eta ondoren gure kantak sortzen hasi ginen. Hortik denbora batera maketa bat egin genuen eta kaleratu dugun azken lana Odolaren Mintzoa izeneko CDa izan da. Ordutik, abestiak sortzen eta aukerak bilatzen gabiltza eta gure estiloa definitzea asko gustatzen ez zaigun arren, rock-aren eremu zabalaren barnean mugitzen gara, gitarra indartsu eta ahots doinu melodikoen arteko orekan oinarrituz. Horretaz gain, bi bideoklip ere plazaratu ditugu..Bozkatu hemen.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.