MAKETA 2023 | FINALISTAK

Maketa Lehiaketa

Wood Strings
Wood Strings

Wood Strings 2017.urtean sortu zen Aretxabaletan. Hasiera batean laukote bezala aritzen ziren arren, baxua sartu zen denbora batera, musikalki beste noranzko bat hartuz.

Sortzen duten musikari dagokionez, ahots urratu zein goxoen bitartez ageri dira hitzak; riffak, aldiz, gitarra elektriko eta akustikoaren artean nahasten dira. Oinarri sendoa osatzen dute baxuak eta bateriak; eta txeloak melodiak zein efektu planoak proposatzen ditu.

Boskotearen hirugarren lana da Isladak (2021, autoekoizpena). Taldea Paul Casal (ahotsa eta akustika), Oier Arregi (gitarra elektrikoa), Eñaut Zubizarreta (biolontxeloa), Xabi Zuazabeitia (baxua) eta Asel Errastik (bateria) osatzen dute.

Bozkatu hemen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Irratia zuzenean