X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Finala

Nazca taldea Maketa Lehiaketaren XXIV. edizioko irabazlea

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Talde bilbotarrak 2.000 euro dirutan eta Mecca Recording Studiosekin lau abesti grabatzeko hautua lortu du. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian aritzeko aukera izango dute.

4:05

Hogei minutuko emanaldiak eskaini dituzte Maketa Lehiaketako bost finalistek Bilboko Kafe Antzokian. Publikoaren harrera eta erantzun beroaz jabetuta, agertoki gainean indartsu, ausart eta kementsu agertu dira XXIV. edizioko finalistak.

Saria, ostera, bakar batek eraman du, Nazca taldeak, oraingo honetan. Aiora Renteriak, Pablo Cabezak eta Fermin Etxegoienek osatutako epaimahaiak lan zaila izan du, irabazle bakarra hautatzeko.

Ez da gutxiagorako izan Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek gaur izan duten erantzukizuna. Halere, trebe moldatu dira bi esatariak oholtza gainekoen aurkezpenetan.

Duela egun batzuk iragarri genuen Entzulearen Saria Stai Zittorentzat zela.

Urduritasuna, baina, guztiaren gainetik une hunkigarriak bizi izan dira gaurkoan Bilboko Kafe Antzokian. Lehendabiziko aldia zen bertan Maketa Lehiaketaren finala egiten zela.

Irabazleak

Esan bezala, Nazca eta Stai Zitto nagusitu dira Gaztearen 25. urteurreneko Maketa Lehiaketa berezi honetan.

Dena dela, Kafe Antzokiak ere eman du sari bat, eta Baobabs will destroy your planet taldea izan da berorren irabazlea.

Sariak

Epaimahaiaren saria potolotu dugu edizio honetan. 2.000 euro dirutan eta Mecca Recording Studiosekin lau abesti grabatzeko hautua lortu du garaileak. Hori gutxi ez eta, Bilbao BBK Live jaialdian aritzeko aukera izango du.

Bestalde, Entzulearen saria eskuratu duenak, 2.000 euro jasoko ditu.

Eskerrik asko, beste behin ere, Maketa Lehiaketaren edizio berri bat posible egin duzuen guztioi!