X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

25 urte

Martxan da Maketa Lehiaketaren 25. edizioa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Otsailaren 17a eta apirilaren 4a bitartean jasoko ditugu maketak. Finala maiatzaren 27an izango da Bilbon, eta 7.500 euro banatuko ditugu saritan.

Abian da Maketa Lehiaketaren 25. edizioa. Berezia eta ospatzeko modukoa izango da urtemuga, mende laurdena ez baita egunero betetzen.

Hori horrela, inoizko saririk potoloenak banatuko ditugu, baita orain arteko irabazleei berebiziko arreta jarri ere. Horrenbestez, has zaitezte azkenaldian prestatzen zabiltzaten kantu horiei azken ukituak ematen, lehiaketa martxan da eta.

Epeak

Esan bezala, otsailaren 17an ekingo diogu lehen faseari. Hala, apirilaren 4ra arte, egun hori barne, parte-hartzaileen kantuak jasoko ditugu. Horretarako, asteazkenetik aurrera, Maketa Lehiaketaren atari berezian izango den formularioa bete beharko dute partaideek.

Behin maketak bilduta, aukeraketa-lanak egin eta apirilaren 19an bozketa-fasea hasiko da. Dakizuenez, 25 talde inguru sailkatuko dira bigarren fase horretara.

Bederatzi egunez, hots, apirilaren 28ra arte, entzuleek nahi beste aldiz bozkatzeko hautua izango dute. Modu horretan, berorien esku geratuko da Entzulearen Saria norentzat den aukeratzea. Halaber, bigarren sailkatuak finalerako txartela lortuko du.

Beraz, maiatzaren 27an Bilboko Kafe Antzokiak hartuko duen final handian bost talde edo bakarlari lehiatuko dira: entzuleen botoei esker sailkatutako bi abestien egileak eta epaimahaiak hautatutako hiru artistak.

Sariak

Promestutakoa betetze aldera, eta 25. urteurrena esne-mamitan ospatzeko, 5.000 euroko saria eskuratuko du Epaimahairen Saria lortzen duenak. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian arituko da.

Entzulearen Saria, berriz, GazteBizHitzaren eskurik helduko da 2.500 euro banatuko dizkio honek irabazleari.

Bestalde, Kafe Antzokiak 500 euro banatuko dizkio, finalisten artean hobekien moldatzen den taldeari.

Hori esanda, zuen kantuak prestatzen hastea besterik ez da geratzen. Eman egurra, zu ere Gaztearen 25. Maketa Lehiaketaren parte izatea nahi dugu eta!

nahi dugu eta!

nahi dugu eta!