Maketa Lehiaketa
Bozketa fasea
Maketa Lehiaketaren bigarren faserako taldeak aukeratu dituzte jada
EITB.EUS
Zortzi egun izango dute erabiltzaileek bozkatzeko; hots, martxoaren 28ra arte. Denbora tarte horretan boto gehien jasotzen dituzten bi abestiak finalerako sailkatuko dira.
Epaimahaikideek argi dute zein diren Maketa Lehiaketaren bozketa-fasera pasatuko diren taldeak. Izan ere, martxoaren 21an hasiko da bozketa-fasea.Zortzi egunez, hots, martxoaren 28ra arte, entzuleek nahi beste aldiz bozkatzeko aukera izango dute. Horrela, horien esku geratuko da Entzuleen Saria nork merezi duen aukeratzea. Bigarren sailkatuak ere lortuko du finalerako txartela.
Bost talde edo bakarlari lehiatuko dira apirilaren 27an Bilboko Kafe Antzokiak hartuko duen final handian: entzuleen botoei esker sailkatutako bi abestien egileak eta epaimahaiak hautatutako hiru.
26. edizioa
Guztiz arrakastatsua izan da 26. urtemugako lehiaketa. Guztira, 80 taldetik gora izan dira aurten lehiaketan parte hartu dutenak. Horrenbestez, epaimahaiak lan zaila izango du bozketa-faserako sailkatuko diren taldeak hautatzeko.
Sariak
5.000 euroko saria eskuratuko du Epaimahaiaren Saria lortzen duenak. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian arituko da. Entzuleen Saria, berriz, GazteBizHitzaren eskutik helduko da. 2.500 euro emango dizkio honek irabazleari.
Bestalde, Kafe Antzokiak 500 euro emango dizkio finalisten artean ondoen moldatzen den taldeari.
Hurrengo taldeak dira bigarren fasean egongo direnak:
Bozketa
Fase honetako taldeak bozkatu hemen.