X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

XXVII. edizioa

Amaitu da Maketa Lehiaketara kantuak bidaltzeko epea

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Laurogei bat taldek hartu dute parte, martxoaren 15etik 22ra egongo da botoa emateko aukera, eta hogei bat abesti lehiatuko dira guztira.

Maketa Lehiaketa abiatu genuenetik ia bi hilabete igaro direnean, asko jaso ditugu, baina dagoeneko amaitu da kantuak bidaltzeko epea. Guztira, hogei talde inguru lehiatuko dira bozketa-fasean. Horretarako, epaimahaikideek aukeraketa egin beharko dute, berrehun eta berrogeita hamar abestitik gora jaso baititugu.

Epeak

Bozketa-fasea martxoaren 15ean hasiko da, eta astebetez, martxoaren 22ra arte, lehia bizian arituko dira bigarren fase horretara sailkatutako taldeak.

Boto gehien jasotzen dituenak GazteBizHitza Saria (entzuleen saria) eskuratuko du. Epaimahaiaren Saria norentzat izango den, berriz, epaimahaikideek erabakiko dute ondoren.

Guztira, bost taldek edo bakarlarik lortuko dute final handirako txartela. Finala apirilaren 27an egingo dugu, Bilboko Kafe Antzokian, eta bost finalistak bertan arituko dira zuzenean, euren kantuak eskaintzen. Epaimahaikideek horietako hiru aukeratuko dituzte, eta beste biak boto gehien jaso dituzten biak izango dira.

Sariak

Ohi bezala, sari potoloena (Epaimahaiaren Saria) jasotzen duen talde edo bakarlariak 5.000 euro eskuratuko ditu, eta Bilbao BBK Live jaialdian aritzeko aukera izango du.

Entzuleen babesik handiena jasotzen duenak, ostera, 2.500 euro eramango ditu (GazteBizHitza Saria).

Horiez gain, beste sari bat izango da: Kafe Antzokiaren sari berezia. Irabazleak 300 euro jasoko ditu.

Sari bat jasotzeak ez du beste bat lortzeko aukera baztertzen.

Abestiak igotzeko formularioa, hemen.