X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

XXVIII. edizioa

Gaur hasiko da Maketa Lehiaketako bozketa-fasea

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

100 abesti baino gehiago jaso ditugu, eta orain epaimahaiari dagokio lanean hastea. Apirilaren 5ean izango da final handia, Bilboko Kafe Antzokian.

  • Maketa Lehiaketa

    Maketa Lehiaketa

Mila esker Maketa Lehiaketaren aurtengo edizioan parte hartu duzuen guztioi! 100 abesti baino gehiago jaso ditugu. Eskerrik asko!

Epaimahaiari dagokio orain lanean hastea. Bozketa-fasea hastear dago. Hala, astebetez (martxoaren 20ra arte) lehia bizian arituko dira bigarren fase horretara sailkatutako taldeak.

Horien artean boto gehien jasotzen dituenak Entzuleen Saria eskuratuko du. Epaimahaiaren Saria norentzat izango den, berriz, epaimahaikideek erabakiko dute ondoren.

Guztira, bost taldek edo bakarlarik lortuko dute final handirako txartela. Finala apirilaren 5an egingo dugu, Bilboko Kafe Antzokian, eta bost finalistak bertan arituko dira zuzenean jotzen, euren kantuak defendatzen. Epaimahaikideek horietako hiru aukeratuko dituzte, eta beste biak boto gehien jaso dituzten biak izango dira.

Sariak

Ohi bezala, sari potoloena (Epaimahaiaren Saria) jasotzen duen talde edo bakarlariak 5.000 euro eskuratuko ditu,

Entzuleen babesik handiena jasotzen duenak, ostera, 2.500 euro eramango ditu.

Horiez gain, beste sari bat izango da: Kafe Antzokiaren sari berezia. Irabazleak 300 euro jasoko ditu.

Sari bat jasotzeak ez du beste bat lortzeko aukera baztertzen.

Abestiak igotzeko formularioa, hemen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena