X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

2019ko edizioa

Sua, Maketa Lehiaketaren 28. edizioko irabazlea

EITB.EUS

5.000 euroko sari potoloa eskuratu du taldeak. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian arituko da, uztailean.

1:40
Sua taldeak irabazi du Maketa Lehiaketaren 28. edizioa.

Bost izan dira aurtengo Maketa Lehiaketako final handian Bilboko Kafe Antzokiaren oholtzara atera diren artistak: Sua, Jokin Trikitixa, Montauk, S.T.R. eta Trini Fox, hain zuzen.

Leporaino bete dute aretoa jarraitzaileek, eta horixe da, taldeen emanaldiekin batera, gauari kolore bizia eman diona. Julen Idigoras eta Ainhoa Urretabizkaia arduratu dira ekitaldia gidatzeaz.

Halaber, ohi bezala, paper garrantzitsua izan dute epaimahaikideek, beraien esku geratu delako 28. edizioko irabazlea hautatzea. Lan zaila izan dela aitortu dute, maila handiko musikariak lehiatu baitira.

Nolanahi dela, bakar bat aukeratu behar izan dute, eta Sua izan da zorionekoa.

Ausardia eta estilo propioa

Molderik gabeko musika sortzeko beharretik jaio da Sua. Bi neskak eta bi mutilek osatu dute Maruri-Jatabeko taldea. Ausardia eta estilo propioa uztartzen ditu bandak, esperientzia eta sormena erakutsiz. Halaber, abesti bakoitza bizipen bat izanik, doinu lasai eta sakonetatik bizienetara igarotzen da taldea.

Sariak

Promestutakoa betetze aldera, 5.000 euroko saria eskuratu du Suak. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian arituko da, uztailean.

Entzuleen Saria, berriz, GazteBizHitzaren eskutik heldu zaio Trini Fox taldeari; 2.500 euro eraman dituzte. Bestalde, Kafe Antzokiak 300 euro eman dizkio Suari.

Beste behin ere, eskerrik beroena agertu nahi diegu Maketa Lehiaketaren 28. edizioa posible egin duten guztiei.