X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Lehiaketa

Hartu parte Maketa Lehiaketaren 29. edizioan!

Gaztea

Martxoaren 3ra arte egongo da lanak bidaltzeko epea. Final handia apirilaren 3an egingo dugu Bilboko Kafe Antzokian.

  • 29. Maketa Lehiaketa

    29. Maketa Lehiaketa

Maketa Lehiaketa martxan da aurten ere, urtearen hasierarekin batera. 29. edizioan ere Euskal Herriko musikari eta bakarlari onenen bila abiatuko gara Gaztean. Beraz, ez galdu astirik, eta bidali zuen lanak martxoaren 3a baino lehen! Edozein musika estilok balio du, ez baitago mugarik. Diskoetxe batekin kontraturik ez izatea da parte hartzeko bete behar den baldintza bakarra.

Epaimahaiak hautaketa egingo du bidalitako proposamen guztien artean. Ondoren, Gaztea atarian jarriko ditugu eta gustukoenari botoa eman ahal izango zaio, martxoaren 18tik 25era. Maketa bozkatuenak pasako dira finalera. Epaimahaikideek aukeratutako beste hiru maketa aukeratuko ditu.

Azkenik, finalera pasako diren lau hautatuek Bilboko Kafe Antzokian joko dute zuzenean apirilaren 3an. Emanaldi horretan, epaimahaikideak egongo dira eta, zuzenekoan oinarrituta, Gaztearen XXIX. Maketa Lehiaketako irabazlea zein den erabakiko dute. Lehiaketaren oinarriak Gaztearen webgunean kontsulta daitezke.

Sariak

Aurten ere ez da saririk faltako: 

-Epaimahaiaren Saria: 5.000 euro dirutan eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera.

-Entzuleen Saria:
2.500 euro dirutan.

-Kafe Antzokiaren Saria: 300 euro dirutan.

Animatu eta hartu parte!!