X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

2020ko edizioa

Raitx, Maketa Lehiaketaren 29. edizioko irabazlea

EITB.EUS

5.000 euroko sari potoloa eskuratu du taldeak. Momentu oso pertsonaletan sortutako poesiak musikatuz, kanta intimistak jotzen dituzte.

Raitx

Lau izan dira aurtengo Maketa Lehiaketako final handian Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren oholtzara atera diren artistak: Deñe, Klermoon, Raitx, eta Kilimak, hain zuzen.

Egoera dela eta, ohikoa baino jende gutxiago sartu da aretora. Hala ere, emanaldi bikainez beteriko gau zirraragarria izan da. Julen Idigoras eta Ainhoa Vitoria arduratu dira ekitaldia gidatzeaz.

Halaber, ohi bezala, paper garrantzitsua izan dute Xabi Bandini, Izaro eta Xabier Doncel epaimahaikideek, beraien esku geratu delako 29. edizioko irabazlea hautatzea. Lan zaila izan da, maila handiko eta estilo oso ezberdinetako musikariak lehiatu baitira.

Nolanahi dela, bakar bat aukeratu behar izan dute, eta Raitx izan da zorionekoa.

Poesia intimoa

Rakel Arenaza Acedo donostiarra da Raitx. Momentu oso pertsonaletan sortutako poesiak musikatuz, kanta intimistak konposatzen ditu. Taldearen lehen lanak Abereek erantzungo balute sei pieza batzen ditu, bakardadearen, elkar zaintzaren eta nork bere lekua topatzearen gaineko istorio bat kontatuz.

Sariak

Promestutakoa betetze aldera, 5.000 euroko saria eskuratu du Raitxek.

Entzuleen Saria, berriz, GazteBizHitzaren eskutik heldu zaio Kilimak taldeari; 2.500 euro eraman dituzte.

Beste behin ere, eskerrik beroena agertu nahi diegu Maketa Lehiaketaren 29. edizioa posible egin duten guztiei.