X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

GAZTEA

Xander, Txopet, Ttiritt eta Ithaka dira 2022ko Maketa Lehiaketako finalistak

EITB MEDIA

Final handia abenduaren 1ean izango da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Bertan, Epaimahaiaren Saria, Entzuleen Saria eta Harrobia Saria banatuko dira.

  • 2022ko Maketa Lehiaketa.

    2022ko Maketa Lehiaketa.

Xander, Txopet, Ttiritt eta Ithaka artistak dira aurtengo Maketa Lehiaketako finalistak. Lehenengo hirurak Julen Idigoras, Izaro eta Lorea Argarate epaimahaikideek aukeratu dituzte. Laugarrena, berriz, entzuleek aukeratu dute Gazteako Maketa Lehiaketako webgunean. Jasotako boto guztien % 21 lortu ditu Orioko eta Zarautzeko taldeak.

Xander

16 urteko artista gipuzkoar honek hyperpop-a eta pop-punk musika estiloak jorratzen ditu, eta bere proposamena "Bele Beltz" deitzen da.

Xander

Txopet

Hiru kide bilbotarrek osatzen dute Txopet taldea. Euren musika definitzeko eskatuta, honela erantzungo lukete: "gitarra kolpe zuzenak eta norabide zehatz bat ezartzen duten oinarri erritmikoak, amorruz betetako "garage rock" zapore printza batekin".

"Hasieratik amaiera" kantua abestuko dute epaimahaiaren aurrean.

T

Ttiritt

Hondarribiko bakarlaria da Ttiritt, eta gitarra oinarri dute punk eta rock doinuak trapa bezalako genero elektronikoekin nahastea du gustuko. Etxean sortu eta grabatzen ditu abestiak.

"Jauzia" abestiarekin aurkeztu da Maketa Lehiaketara.

t

Ithaka

Orioko eta Zarautzeko 18 urteko lau gaztek osatzen dute Ithaka taldea: Arantza (gitarra), Eneko (baxua), Josune (bateria) eta Leire (ahotsa).

Duela urtebete sortu zuten taldea, eta ordutik abesti batzuk kaleratu eta kontzertuak emateko aukera izan dute. Pop rock-a egiten dute, baina ez diote euren estiloari mugarik jarri nahi.

Entzuleei esker igaro dira finalera, "Amestu Dezagun" kantuarekin.

i

Finala, abenduaren 1ean

Finalistak aukeratuta, epaimahaiak izango du azken hitza. Abenduaren 1ean, ostegunean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan joko dute lau finalistek, eta bertatik aterako da aurtengo Maketa Lehiaketaren garailea.

Hiru sari banatuko dira: Epaimahaiaren Saria, Entzuleen Saria eta Harrobia Saria.

Epaimahaiaren Sariak 5.000 euro eskainiko ditu, eta, gainera, Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du garaileak. Finalean izango diren zuzeneko emanaldietan oinarrituta erabakiko dute epaimahaikideek nor izango den Gaztearen XXXI. Maketa Lehiaketaren irabazlea.

Bestalde, GazteBizhitza Sariak 2.500 euro eskainiko dizkio Ithaka talde gipuzkoarrari. Izan ere, hala bozkatu dute Gazteako ikus-entzuleek webguneko bozketaren bitartez.

Azkenik, Harrobia Sariaren irabazleak Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera izango du.