Albisteak

Jaialdia

The Offspring eta Berri Txarrak taldeekin helduko da En Vivo Bilbora

Erredakzioa

Orain arte Madrilen egiten zen jaialdiak bi egoitza berri izango ditu: Bilbo eta Bartzelona. Abuztuaren amaieran, Gallows eta The Toy Dolls ere arituko dira Kobetamendin.

03:30
The Offspring: ''Cruising California''

Rock musikak Bilbon du hitzordua abuztuaren amaieran. Orain arte Madrilen egiten zen En Vivo jaialdiak bi egoitza berri izango ditu, eta horietako bat Bizkaiko hiriburua izango da.

Abuztuaren 29tik 31ra bitartean egingo da En Vivo, eta hiri bakoitzean bi egunetan banatuko dira zuzenekoak. Datak oraindik zehazteke daude, baita egitarauak ere, baina dagoeneko aurreratu dute Bilbon, Bartzelonan eta Madrilen arituko diren artisten izenak: The Offspring, The Toy Dolls, Shikari Sound System, El Drogas eta Berri Txarrak, besteak beste.

The Offspring izango da aurreneko edizio honetako kartelburua, baina talde kaliforniarra ez ezik, beste hainbat musikari igaroko dira Kobetamenditik.

Sarrerak

Bi eguneko bonuak 29 eurotan salduko dituzte (+ banaketa gastuak). Aurki iragarriko dute sarreren salmenta noiz hasiko den.

Kontzertuak

Hauek dira En Vivon joko duten taldeak:

THE OFFSPRING

THE TOY DOLLS

EL DROGAS

BERRI TXARRAK

MOLOTOV

SOZIEDAD ALKOHOLIKA

SHIKARI SOUND SYSTEM

MÄGO DE OZ

CELTAS CORTOS

BANDA BASSOTTI

GALLOWS

BOIKOT

KAOTIKO

SEGISMUNDO TOXICOMANO

LENDAKARIS MUERTOS

LOS ZIGARROS

PORCO BRAVO

GUERRILLA (Tributua Rage Against The Machine taldeari)

TNT (Tributua AC/DC taldeari)

KARKOMA (Tributua Extremoduro taldeari)

...eta baieztatu gabe dagoen beste artista bat