Albisteak

Egitaraua

Within Temptationek eta Potatok itxi dute En Vivo jaialdiko kartela

L.Z.

Besteak beste, The Offspring, The Toy Dolls, El Drogas, Berri Txarrak eta Molotov arituko dira abuztuaren 30ean eta 31n Kobetamendin.

Abuztuan Bilboko Kobeta mendian arituko diren beste bi talderen izenak iragarri ditu En Vivo jaialdiak, eta honekin itxitzat eman du lehenengo edizioko kartela. Within Temptation eta Potato dira, hain zuzen, kartela osatu duten azken bi taldeak.

Duela pare bat aste aurreratu genuen bezala, abuztuaren 30ean eta 31n egingo da jaialdia, eta, besteak beste, The Offspring, The Toy Dolls, El Drogas, Berri Txarrak eta Molotov izango dira bi egunotan Bilboko hiriburuan.

Within Temptation eta Potato

Metal musika gustuko dutenek Within Temptationekin dute hitzordua En Vivon. 1996an taldea sortu zenetik hiru milioi diskotik gora saldu dituzte holandarrek.

Bestalde, Potatok rock doinuz jantziko du Kobetamendi. 1984an Gasteizen jaiotako talde honek bederatzi disko kaleratu ditu.

Bukatzeko, AC/DC taldearen bertsioak Powerages taldearen esku geratuko dira. Hasiera batean TNTren kontzertua iragarri zuten, baina azken orduan aldaketak egon dira egitaraua