Albisteak

Elkarrizketa

Skasti: "Ez genuen espero Maketa Lehiaketa irabaztea"

L.Z.

Skasti taldearengana hurbildu, eta egun oso bat taldekideekin igaro dugu, Maketa Lehiaketa irabazi zutenetik zertan dabiltzan jakiteko.

16:26

XXII. Maketa Lehiaketaren irabazleak gertutik ezagutu ditugu. Skasti taldearengana hurbildu, eta egun oso bat taldekideekin igaro dugu, haien esperientzia nolakoa izen den jakiteko.

Bilborockeko finalari buruz galdetuta, egun hori baino gehiago, aurretik bizitako guztia dutela gogoan azaldu digute. Zarauztarren hitzetan urduri joan ziren Bilborockera, baina behin soinu proba eginda lasaitu egin ziren.

"Egun berezia izan zen. Gogoratzen dugun guztia positiboa da", ziurtatu dute Gazteak egindako elkarrizketan.

Halere, argi utzi dute ez zutela espero Epaimahairen Saria irabaztea. "Entzulearen Saria jasota, ez genuen uste Epaimahaiaren Saria ere guretzat izango zenik. Lehenengo aldia da talde edo bakarlari batek bi sariak eskuratzen dituena".

Baina Maketa Lehiaketaren finalaz ez ezik, taldearen musika ibilbideaz ere hitz egin digute. Ez galdu Skastik eskainitako elkarrizketa.