Albisteak

Agenda

Musikaz blai dator abuztuko lehen asteburua

I.U.

Euskal taldeak kontzertuz kontzertu ibiliko dira datozen egunetan.

Asteburua bertan dugunez, datozen egunotan gure agertokietan entzungai izango ditugun musika-proposamenak errepasatuko ditugu.

OSTIRALA

Bizkaian ekingo diogu gaurko kontzertuen errepasoari. Skakeitan, Mconak eta Riot Propaganda taldeek hitzordua dute Ea herrian. Bestalde, erritmoa ziurtatuta izango dute Fruizen, Hesian, En Tol Sarmiento, Ero eta Gora Herriaren eskutik. Gipuzkoan jarraituko dugu asteburuko laburpenarekin. Sen eta Laket Usurbilgo San Esteban auzoan arituko dira zuzenean, 22:00etan. Halaber, Matxura, Surfin Kaos eta Kudai taldeen doinuek Oiartzungo plaza girotuko dute. Ez ahaztu, azkenik, Vendettak Elizondon egingo duela geldialdia.

LARUNBATA

Herriko jaiak ospatzen ari dira Ezpeletan, eta Betagarri taldearen bisita hartuko dute bihar gauean. Gasteizen ere festetan murgilduko dira bete-betean; beraz, musika izango da protagonista, asteburuan. Larrabetzun, bestalde, Iheskide, Governors eta Itziarren Semeak izango dituzte entzungai. Horrez gain, Gatibu talde gernikarrak kontzertua eskainiko du Larrabetzun, Elizondo plazan.

IGANDEA

Honako gomendio hauek emango dizkizuegu asteari amaiera paregabea emateko: La Jodedera (Bera), Kalakan (Itziar) eta Azkaiter Pelox (Lemoa).