Albisteak

Sari banaketa

Justin Timberlake garaile, MTV Video Music Awards sarietan

L.Z.

Hainbat hilabete agertokietatik kanpo egon ostean, Lady Gagak "Applause" kantu berria aurkeztu zuen zuzenean, atzo Brooklynen egindako ekitaldian.

1:12

Justin Timberlake izan da MTV Video Music Awards sarietako irabazle nagusia. Brooklyneko Barclays Centerren bart banatutako sarietan, aipatutako artistaren "Mirrors" bideoak jaso du urteko bideoklip onenaren saria, baita Michael Jacksonen omenez banatutako golardo berezia ere.

Bestalde, emakumezkoen artean, Taylor Swiftek lortu zuen bideo onenaren saria, eta epaimahaiak Selena Gomezen "Come And Get It" aukeratu zuen urteko pop bideo hoberena.

Macklemore rap kantaria eta Ryan Lewis ekoizlea ere saritu zituzten.

Lady Gagaren itzulera

Lady Gagak eman zion hasiera ekitaldiari. Mokorreko lesio bat dela eta, hainbat hilabete agertokietatik kanpo egon ostean, "Applause" kantu berriarekin itzuli zen Gaga.

Justin Timberlakek ere bere kanturik ezagunenak taularatu zituen, eta 'N Synceko taldekide ohiekin abestu zuen.

Katy Perry, One Direction, Kanye West, Bruno Mars eta Miley Cyrus ere aritu ziren atzoko ekitaldian.