Albisteak

Musika jaialdia

Bonberenea Sutan jaialdia hartuko du Tolosak, larunbat honetan

L.Z.

Fermin Muguruza Kontrakantxaren birako azken kontzertua izango da. Besteak beste, Zuloak, Anai Arrebak eta Fermin Muguruza bera arituko dira Tolosan. Sarrerak 15 eurotan daude salgai.

Abuztuaren 31n, larunbata, Bonberenea Sutan jaialdia egingo dute Tolosan. Orain arte jaialdi hau bi urtetik behin antolatzen zuten, baina azken ediziotik urtebete baino igaro ez denean, sutan jarriko dute berriro Tolosa.

Arratsaldetik hasita, hainbat zuzeneko egongo dira. 19:00etan irekiko dituzte ateak, eta ordubete geroago hasiko dira kontzertuak. Zuloak izango da agertokitik pasatzen lehena, eta honen ostean Anai Arrebak taldeak joko du. Bi talde hauen emanaldiak bukatuta, Fermin Muguruza igoko da taula gainera. "No More Tour 2013" birako azken kontzertua izango da Ferminena.

Bukatzeko, Bad Sound System arituko da. Gainera, gaztetxe barruan Ziribulio Sound izango da.

Sarrerak 15 eurotan daude salgai.

Informazio gehiago, Bonberenearen webgune ofizialean.