Albisteak

Lan berria

Su Ta Garren hamargarren diskoa, geroz eta gertuago

L.Z.

Udazkenean ikusiko du argia proiektu berriak. Oraindik ez dute izenburua aukeratu, baina, besteak beste, krisiari, Cabacasen auziari eta Su Ta Garren 25. urteurrenari buruz hitz egingo dute diskoan.

Duela hilabete baino gehiago sartu zen Su Ta Gar Berrizko Lorentzo Records estudioetan, eta orduz geroztik buru-belarri dabiltza disko berriaren grabazioan.

Aurreikusitakoaren arabera, udazkenean iritsiko da talde eibartarraren estudioko hamargarren lana. Oraindik ez dute proiektu berriaren izenburua aukeratu, baina dagoeneko aurreratu dute lan horretan zer aurkituko dugun.

EITBk egindako elkarrizketa batean taldekideek azaldu zutenez, pare bat abestik ez dute ohiko estiloa izango, dena den, Su Ta Garren "izaera" izaten jarraituko du lan honek.

Besteak beste, krisia, Iñigo Cabacasen auzia eta Su Ta Garren 25. urteurrena izango dituzte hizpide.