Albisteak

Ostiralean eta larunbatean

En Vivo jaialdia azken txanpan

L.Z.

The Offspring, The Toy Dolls, El Drogas, Mago de Oz, Soziedad Alkoholika eta Rulo y la Contrabanda izango dira gaur protagonista nagusiak.

En Vivo jaialdiaren laugarren edizioaren azken kontzertuak hartuko ditu gaur Bilbok. Talde ezagun asko gelditzen dira oraindik ikusteko. Izan ere, The Offspring, The Toy Dolls, El Drogas, Mago de Oz, Soziedad Alkoholika eta Rulo y la Contrabanda izango dira gaur protagonista nagusiak.

Doako autobusak

Madrilgo eta Bartzelonako edizioak bertan behera gelditu ostean, Bilbora doako autobusak jarri ditu antolakuntzak. Hortaz, aurretik bonua erosita zutenek Kobetamendiko kontzertuetara dohainik joateko aukera izango dute.

Kontzertuak

Abuztuak 31, larunbata

18:00etan, ateen irekiera

1. agertokia

18:30   SEGISMUNDO TOXICOMANO

20:00   LOS ZIGARROS

21:45   SOZIEDAD ALKOHOLIKA

23:55   THE OFFSPRING

02:30    THE TOY DOLLS

2. agertokia

19:15   BOIKOT

20:50   RULO Y LA CONTRABANDA

22:50   EL DROGAS

01:20    MÄGO DE OZ

03:35    PORCO BRAVO

04:50    KARKOMA (Tributo a Extremoduro)

Sarrerak

Sarrerak En Vivo jaialdiaren webgune ofizialean, Kutxabank Sarean, Ticketmaster Sarean, 902 15 00 25 telefonoan, FNACen, Carrefourren, Halcon Bidaiaken bulegoetan eta atrapalo.com webgunean eskuratu daitezke.