Albisteak

Jaialdiak

Kutxa Kultur: galdu ezin dituzunak

Ainhoa Urretabizkaia

Egun-argiz gozatzeko jaialdia izango da Kutxa Kultur, antolatzaileen esanetan. Besteak beste, Junip, Delorean, Crystal Fighters eta Audience arituko dira aurtengo edizioan.

  • Audience

Igeldoko Jolas-parkeak berez duen xarma eta eguraldi eguzkitsuaz lagunduta, Love of Lesbian edota The Raveonettes taldeekaho zapore bikaina utzi ziguten iaz eta aurten zaleek ez dute galdu nahi.

Batez ere, egun-argiz gozatzeko jaialdia dela azaldu dute antolatzaileek, eta horretarako kartel borobila prestatu dute. Galduta zabiltza? Hemen pista batzuk...


Larunbata Audience gernikarrekin hasiko da eta Igeldo "konkistatzera" datoz disko berriarekin…



Built to Spill taldeen gitarra kolpeak ere ozen entzungo dira Igeldon baina aurretik Crocodiles kaliforniarren melodia dantzagarriek ez dute inor hotz utziko...



90.hamarkadan arrastoa utzi zuten doinuak ez dira faltako aurtengo edizioan. Dover madrildarrek "Devil came to me" diskoarekin deabruari dei egiten jarraitzen diote eta eguna amaitzeko Dinosaur Jr taldeak grunge garaien hasierak ekarriko dituzte gogora…



Musika eskaintza bikaina, eszenatoki ezinhobea eta jaialdiaz gozatzeko hamaika modu. Zatoz eta aukeratu zurea!