2014/01/07

15:35

Albisteak

Nobedadeak

Russian Red bueltan da

Luzia Zugadi

Otsailaren 25ean helduko da Lourdes Hernandez abeslariaren 'Agent Cooper' diskoa. "Casper" kantuarekin aurkeztu du lan berria.

  • Russian Red. Argazkia: Tom Hagen

    Russian Red. Argazkia: Tom Hagen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Russian Red izenarekin ezagunagoa den Lourdes Hernandez abeslaria bueltan da. Agent Cooper diskoan jaso duen "Casper" kantuarekin itzuli da, hain zuzen, kantari madrildarra.

Otsailaren 25ean ikusiko du argia Russian Reden estudioko hirugarren diskoak.

Aurrerapen gisa, "Casper" kantua eskuragarri dago, iTunes bidez.

Proiektu berria Los Angelesen grabatu du eta Joe Chiccarelliren esku utzi du ekoizpen lana. Diskoaren nahasketa, berriz, Mark Needhanek egin du, eta masteriazioa Emily Lazarrek.

Oro har, baladak aurkituko ditugu lan berrian, beti ere, doinu elektrikoei eutsita. Abestiek, Lourdes Hernandezentzat inspirazio iturri izan diren gizonezkoen izenak dituzte.

Esan bezala, otsailaren 25ean argitarauko du Agent Cooper, I love you glasses lehenengo lana kaleratu zuenetik sei urte igaro direnean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;