Albisteak

Kontzertuen agenda

The Icer Company, Kauta eta Bide Ertzean, taula gainean jaun eta jabe

Luzia Zugadi

Besteak beste, McOnak eta Arkada Social ere arituko dira asteburuan Euskal Herrian. Gainera, Bilbok The Beatles Show ikuskizuna hartuko du.

Gabonak igaro eta ikasturteari berriro helduta, asteburuaren atarian gara berriro.

Urtea hasteko zer hobeto kontzerturen batera joatea baino? Gazteak hainbat zuzeneko proposatuko dizkizue jarraian.

LARUNBATA

Irurtzunen egingo dugu larunbateko lehenengo geldialdia. Han, The Icer Companyren musika hartuko du Pikuxar elkarteak.

Bilboko Kafe Antzokian, berriz, The Beatles Show ikuskizuna antolatu dute, eta, Azpeitian, Arkada Social, McOnak eta The Friday's Crew taldeak igoko dira Sanagustin kulturguneko agertoki gainera.

Larunbateko azken hitzordua Donostian dugu. Ttantta Fest jaialdia egingo dute bertan, Makulu Ken, Kauta, Acido C eta Canshadows taldeekin.

IGANDEA

Igandean ere izango du lekurik musikak gurean. Gipuzkoako hiriburuan, Kasik eta Walkmans taldeen musika entzungo da, eta, Urnietan, Bide Ertzeanen kantu berriek Sarobe aretoa girotuko dute.