Albisteak

Inkesta

Journey eta Queen, gidatzeko talderik aproposenak

Luzia Zugadi

Insurance.com atariak egindako ikerketa batek erakusten duenez, autoan denbora asko eman behar dutenek nahiago dituzte erritmo arinak kantu lasaiak baino.

Zein musika talderen konpainia aukeratzen duzu autoan bidaia luzeak egiteko? Musika jartzen duten horietakoa bazara, hemen dituzu hainbat proposamen.

Insurance.com webguneak egin duen inkesta baten arabera, rock musika da gidatzeko orduan arrakasta gehien duena.

Hain zuzen ere, Journeyren "Don't Stop Believin" kantua izan da erabiltzaileen artean bozkatuena. Bigarren lekuan, Queenen "Bohemian Rhapsody" aurkitu dugu, eta, horren ostean, AC/DCren "You Shook Me All Night Long", Journeyren "Any Way You Want It" eta Tom Cochraneren "Life Is A Highway".

Zalantzarik gabe, bolante aurrean denbora asko eman behar dutenek nahiago dituzte erritmo arinak kantu lasaiak baino.

Aipatutako atariak egindako inkestak erakusten duenez, ABBA, Tom Perry, Michael Jackson, Bruce Springsteen eta Creedence Clearwater Revival ere hautatzen dituzte askok.

Zerrenda, besteak beste, The Beatlesek, Princek, Madonnak eta The Clashek osatu dute.

Zer da zuk entzuten duzuna?