Albisteak

Kontzertuen agenda

Cobrak, Glaukomak eta Capsulak euskal musikaz jantziko dute asteburua

Luzia Zugadi

Bide Ertzean, Sumision City Blues, Niña Coyote eta Chico Tornado eta beste hainbat talde ere arituko dira gurean datozen egunetan.

Euskal musikak leku garrantzitsua beteko du asteburuan gurean. Gaur zein bihar ez da kontzerturik faltako Euskal Herrian.

LARUNBATA

Larunbatean ere, musika izango da nagusi Euskal Herrian. Zizurren egingo dugu lehenengo geldialdia, han Ruper Ordorikaren kantuak entzungo baitira.

Capsulak bigarren hitzordu bat du larunbatean. Oraingoan, Bonbereneako (Tolosa) agertokian ikusiko dugu. Glaukomak ere bigarren zita bat du hilaren 25ean. Egun horretan, Lekunberrin izango dira gipuzkoarrak.

Bestalde, Belakok eta Naicak Bermeoko Kafe Antzokia girotuko dute; John Berkhoutek, Berrizko Kultur Etxea; eta Estankonak eta Bide Ertzeanek, Astra Gernikako fabrika.

Gipuzkoan, aipatu gabe utzi ditugun beste hainbat emanaldi egongo dira: Sumision City Blues eta Fiachras, Donostian; Niña Coyote eta Chico Tornado eta Estricalla, Errenterian; eta Eraso! eta Cobra, Hondarribian.

IGANDEA

Asteburuari amaiera emateko, Urko Menaiaren zuzenekoaz gozatzeko aukera izango dute Donostiako Bukowski aretora gerturatzen direnek.i