Albisteak

Ekimena

Zea Maysek zuen laguntza behar du bideoklip berria grabatzeko

Luzia Zugadi

Datorren apirilaren 7an 120 pertsona bildu nahi dituzte Bilboko Kafe Antzokian, "Gaur" kantuaren bideoklipa grabatzeko. Diskoak, kamisetak eta poltsak zozkatuko dituzte parte-hartzaileen artean.

  • Zea Mays. Argazkia: Promusika

    a Mays. Argazkia: Promusika

Zea Mays taldea bideoklip berria grabatzen ari da. Da diskoko "Gaur" kantua irudiz jantziko du Errekaldeko (Bilbo) taldeak, eta horretarako jarraitzaileen laguntza eskatu dute Aiora Renteriak eta taldekideek.

Dagoeneko prest dute ia bideo osoa, baina azken zatirako 120 lagun behar dituzte. Hitzordua apirilaren 7ra deitu dute, Bilboko Kafe Antzokian. Egun horretan, 20:00etatik 22:00etara, publiko gisa parte hartuko duten 120 jarraitzaile bildu nahi dituzte bertan.

Diskoak, kamisetak eta poltsak zozkatuko dituzte parte-hartzaileen artean.

Zea Maysen azken bideoklipeko protagonista izan nahi baduzu, ez galdu datorren asteleheneko hitzordua.