Albisteak

Kontzertuak

Doctor Deseo eta Esne Beltza ere, Gasteizko jaietako txosnetan

Luzia Zugadi | eitb.com

Abuztuaren 4tik 8ra bitartean, Gatillazo, McOnak, Ze Esatek! eta Eskean Kristo ere arituko dira Gasteizko festetan.

Oraindik hilabete baino gehiago falta da Arabako hiriburuko Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko, baina antolatzaileek txosnen gunean egongo diren kontzertuen berri eman dute jada.

Abuztuaren 4tik 9ra bitartean, talde ezagunak arituko dira Gasteizen. Jaietako lehenengo egunean, adibidez, Izerdi Gorria igoko da oholtza gainera, eta egun bat geroago, Gatillazo, GBH eta Xuorum taldeen musika entzungo da bertan. Abuztuaren 6an, berriz, Esne Beltzaren txanda izango da, eta egun berean, disko-jartzaile ezagunak igaroko dira txosnetako agertokitik.

Festetako azken hiru egunetan ere ez da musikarik faltako. Hilaren 7an, Arenna, The Soulbreaker Company eta Eskean Kristo arduratuko dira txosnak girotzeaz; abuztuaren 8an, McOnak eta Ze Esatek!, eta 9an, Doctor Deseoren kontzertuak itxiko du jaietako zuzenekoen egitaraua.